XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5 Beroak gorputzak dilatatzen ditu

Beroaren ondorioa gorputzen dilatazioa izan daiteke.

Material bat berotzen baduzu dilatatzen ikus daiteke, beraz handitu egiten da.

Baina hozten denean neurriz txikitu egiten da, hau da, kizkurtu egiten da.

Gaiak beroaz dilatatzen direnez, gauza batzuetarako erabiltzen dugu ondorio hau, adibidez, termometroak egiteko.

Termometroek gure tenperatura neurtzeko balio dute edota gaiek duten beroa neurtzeko.

Trenbideetako errailak banatuta daude dilatatzen direnerako.

6 Beroa eraman daiteke

Metalezko barra baten mutur bat berotuz gero eta beste muturra ukitzen baduzu, nabarituko duzu bero dagoela.

Bi gorputz, bata bero eta bestea hotz badaude, elkartzen badituzu somatuko duzu nola hotza berotzen den.

Hau gertatzen da gorputzetan zehar beroa transmititzen delako.

Metalak, adibidez, burdina eta aluminioa beroaren eroaleak dira.

Baina, likiduak, gasak eta solidu batzuk berotasuna ez dute hain erraz eramaten.

Gure gorputzaren tenperatura jakiteko termometro luzea erabiltzen dugu.

Eta airean dagoen tenperatura jakiteko termometro atmosferikoa.